XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MITXEL - Entzun, eta herorrek esango didak. 12.000 oiñezko, 800 lantzadun eta 29 kañoi izango dizkiagu aurki, eta guzti hoien buru André Foix, Asparrots'eko jauna jarriko duk.

OILLOKI - Gogor lan egin duzue, mutillak. Oraingoan ez diagu huts egingo Erronkari'ko adur gaiztoko saioan bezala. Noren ardurapean zegok Donibane Garaziko gaztelua?

IHOANE - Luis Biamonte'ren ardurapean. Gure etsairik zitalena. Nafarroaren buru-jabetasuna gaztelarrei saldu dien urde madarikatua. Nafarroako ondamenaren eta zorigaitzaren errudunik haundiena.

MITXEL - Bai, horren zapokeria bide dela sartu zen gure Erreiñuan Villalba koronel erraigabea, gure herrietako etxe, eliza eta jauregiak kiskaliz eta porrokatuz. Horren kulpaz azpiratu dituzte gure gazteluak, ondasunak kendu, fameliak sakabanatu, eta presondegiko edo atzerriko samintasunak probatzen gauzkate. Zuria eta gezurkoia zen, noski, Arago'ko Fernando erregea; krudela Cisneros kardenala; erraigabea Villalba koronela; bekaizti eta haundiputza oraingo Karlos, Espaiñia guzitako errege gaztea...

Baiña guzti hoiek arrotzak zaizkigu, eta etsaitzat duten herria zapaltzen alegindu dira. Leirin'go kondea, ordea, denak baiño txarragoa da, bere Erregeari eta Herriari egiñiko ziña hautsiz arrotzari ateak zabaldu baitizkio.